Lizarrusti-Altzaga Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2015ko mai. 8a, 13:18

Igandean, 7:00etan abiatuko da autobusa eta sagardotegian bazkaltzera bilduko dira

Sakanako Mendizaleak taldeak irteera bikaina antolatu du iganderako. Goizeko 7:00etan abiatuko da autobusa, eta herriz herri mendizaleak hartuko ditu. Lizarrustitik abiatuko dira mendizaleak, mendian buelta ederra egin eta gero Altzaga herrira iristeko. Bertan sagardotegian bazkaltzera bilduko dira eta ondoren etxera itzuliko dira. Izena emateko hots egin 639 117 631 telefonora.

Lakuntza-Amezketa Altsasukoekin
Altsasuko Mendigoizaleak taldea mendi ibilbidea antolatu du, iganderako. Goizeko 7:00etan hitzordua jarri dute klubaren egoitzan. Helburua Lakuntzatik abiatu eta Amezketara heltzea da. Amezketan bazkaria egingo dute. Izena emateko: 648 143 615.