Rural Kutxako Jaime Rosón hirugarrena Bidasoako itzulian

Guaixe 2015ko mai. 11a, 12:13
Roson Balentziaga klasikoa irabazi zuenean.

Jonathan Lastrak kirofanotik pasa beharko du

Larunbatean despeditu zen afizionatuen Bidasoako itzulia. Gomur taldeko Calderonek irabazi zuen proba, Specialized taldeko Enric Mas eta Rural Kutxa talde sakandarreko Jaime Rosón segundo batera sailkatu zirela. Talde sakandarreko Cristian Rodriguez bosgarrena izan zen, 10 segundora.
Bestalde, Bidasoan erorikoa izan Rural Kutxako Jonathan Lastrak kirofanotik pasa beharko du kubitoan dituen hausturetan ebakuntza egiteko.