Aralarko erromeriarako prestatzen

Guaixe 2015ko mai. 11a, 15:37
Aralarko santutegia.

Arakildarrek eta irurtzundarrek Aralarko santutegian hitzordua dute maiatzaren 24an. 13:00etan Aralarko aingerua gurtzeko aukera izanen da eta 13:15ean meza hasiko da. Hura despeditzean, 14:15ean herri bazkaria izanen da. Horretara izena eman nahi dutenek bateko edo besteko udaletxeetatik pasa beharko du. Bi udalerrietan erroldatuak daudenek 16 euro ordaindu beharko dute eta erroldatuak ez daudenek 24. Heldu den astelehenera arte dago bazkarirako txartelak eskuratzeko aukera.  

Bi udalek Aralarrera joateko autobusa antolatu dute. Eguerdian Irurtzungo autobus geltokitik abiatuko da.