Baso-loreak ezagutzeko botanika-ibilbidea

Guaixe 2015ko mai. 12a, 11:20
Felix REy Bakaikoa izanen da botanika ibilbideko gida.

Igandean, 10:00etan Irurtzungo Plazaola hotelean elkartuko dira. Izena eman 634 584 226 telefono zenbakian edo arakilkultura@gmail.com e-postan.

Joan den urtean estreinakoz Arakilgo eta Irurtzungo udalek botanika ibilaldia antolatu zuten. Felix Rey Bakaikoak gidatuta hamar pertsonek Irurtzun inguruan dauden landareak gehiago ezagutzeko aukera izan zuten. Esperientzia horri segida ematea erabaki dute eta iganderako botanika-ibilaldi berria antolatu dute udalek. Udaberria bete-betean gaudela baliatuta, Reyk baso-loreen inguruko argibideak emanen ditu. Elkartzeko hitzordua, 10:00etan, Plazaola hotelean jarri dute. Handik Etxeberrira abiatuko dira, hilerrian hasiko baitute ibilbidea.