Mikel Irigoien hirugarren juniorra Euskadiko Txapelketan

Guaixe 2015eko maiatzaren 12a

Izkuen jokatutako XXV. Galtzagorri Trofeoa aldi berean Euskadiko Txapelketa zen eta hirugarren juniorra izan zen uhartearra

Igandean XXV. Galtzagorri Trofeoa hartu zuen Izkuek, aldi berean Euskadiko BTT Txapelketa zena. Zirkuituari 6 itzuli eman behar izan zizkioten txirrindulariek, guztira 30 km osatuz. Specialized-Ermua taldeko Aitor Hernandez (1:39:07) eta bizikleta.com taldeko Olatz Odriozola (1:23:42) izan ziren irabazleak. Biker sakandarrek lan ederra egin zuten. Tartean, Conor Saltokiko Mikel Irigoien uhartearra 35.a iritsi zen helmugara (1:59:29) eta podiumera igo zen, 23 urtez azpiko hirugarren onena izan baitzen. Pedalier taldeko Mikel Otxoa izurdiagarra 42.a iritsi zen helmugara (1:41:23), 23 urtez azpiko sailkapenean bosgarrena.