Sakandarrak ongi Iruñeko Hiria maratoi erdian

Guaixe 2015eko maiatzaren 13a

Izaskun Beunza laugarren emakume onena izan zen.

Adur Senar lakuntzarra 30.a izan zen maratoi erdian eta Izaskun Beunza laugarren emakume onena 10 km-ko proban

Sakandarrak Iruñeko Hiria maratoi erdian (21 km)
1.Antonio Etxeberria: 1:08:25
30.Adur Senar: 1:19:06
47.Aritz Pellejero: 1:20:46
81.Kaxi Estarriaga: 1:25:23
94.Luis Areta: 1:27:02
190.David Mutiloa: 1:32:54
241.Ruben Mendieta: 1:34:57
348.Adolfo Lopez: 1:38:49
419.Jose Reyes Palacios: 1:41:36
438.Maite Zabaleta: 1:42:22
439.Joxeja Maiza: 1:42:23

Sakandarrak 10 km-ko proban
1.Bader Eddghoughi: 35:21
33.Izaskun Beunza: 43:59
117.Emilio Carabias: 52:20
118.Fernando Montero: 52:20
135.Juan Antonio Palacios: 53:15
278.Maria Lopez. 1:02:31
311.Veronica Armario: 1:07:19

Igandean 34. Iruñeko Hiria maratoi erdia-Itziar Lazurtegi Memoriala jokatu zen. Bi lasterketa zeuden: maratoi erdia, 21 km-koa, eta 10 km-ko lasterketa. Guztira, 1.200 atleta inguru lehiatu ziren.

Maratoi erdia Antonio Etxeberriak (1:08:25) eta Ana Ollok (1:17:42) irabazi zuten. Sakandarretan azkarrena Adur Senar izan zen. Lakuntzarra 30. postuan iritsi zen helmugara (1:19:06). Maite Zabaleta izan zen aritu zen emakume sakandar bakarra. 438.a iritsi zen helmugara (1:42:22), 17. emakumezkorik onena.

10 km-ko proban Bader Eddghoughi (35:21) eta Estela Navascues (37:39) gailendu ziren. Izaskun Beunza lasterketako laugarren emakume azkarrena izan zen (43:59).