Sakandarrak Nafarroako Musika Eskolen Egunean

Guaixe 2015ko mai. 13a, 14:14
Musika ikasleen kontzertuetako bat. Argazkia: www.tafalla.es

Irurtzungo eta Altsasuko musika eskoletako ikasleak larunbatean Tafallako ospakizunean izan ziren, beste 23 herrietako eskolekin batera. Bost eszenatoki eta lau kalejiratan banatuta 10 eta 17 urte bitarteko 1.170 musika ikaslek parte hartu zuten. Hiru orduz Tafalla guztian barna musika zabaldu zuten. Nafarroako Musika Eskolen Elkarteak bi urtean behin antolatzen du ospakizuna. Hurrengo hitzordua 2017rako jarri dute, Barañainen.

Bestalde, Agoitzeko, Irurtzungo eta Uharte-Iruñeko txistu musika eskoletako ikasleak heldu den asteazkenean Txistu entzunaldi berezia eskainiko dute. 19:00etan izanen da, Irurtzungo kultur etxean.