Josu Etxeberria garaile Arronizen

Guaixe 2015ko mai. 14a, 10:18

Quesos Albeniz probako talde onena izan zen

Larunbatean Arronizek kadeteen mailako IXX. Borja Oses Memoriala hartu zuen. Burundako Quesos Albeniz taldeko Josu Etxeberria iturmendiarrak irabazi zuen proba. Quesos Albeniz probako talde onena izan zen. Oihan Vinagre 4.a sialkatu zen, Ailetz Lasa 8.a, Odei Zia 19.a eta Josu Jaka 41.a.

Eneko Aramendia zortzigarrena Beran
Larunbatean juniorren lasterketa jokatu zen Beran (81 km). Esprintean erabaki zen proba eta Zarauztarra taldeko Jokin Aranburu gailendu zen (1:54:01). Quesos Albeniz taldeko Eneko Aramendia eta Asier Etxeberria 8.a eta 12.a sailkatu ziren, denbora berean. Atzerago sailkatu ziren Burunda eta Aralar klubeko gainontzeko sakandarrak.

Eskolak
Bestalde, kategoria txikikoek eskolen mailako lasterketa jokatu zuten larunbatean Mutiloan. Kimuen lehen urteko mailan Aimar Tadeo gailendu zen eta Mikel Uncilla hirugarrena izan zen. Kimuen 2. urteko mailan Jon Txamorro hirugarrena izan zen eta Jon Erdozia laugarrena. Haurren lehen urteko mailan Aitor Alberdi laugarrena sailkatu zen eta Iker Mintegi bosgarrena eta haurren 2. urteko mailan Unai Villalobos bosgarrena izan zen. Gainontzeko sakandarrek ere lan polita egin zuten.