Sakandarrak Espainiako Zirkuitu Txapelketara

Guaixe 2015ko mai. 14a, 08:34
Chamorro, Lapuente eta Correira.

Maila ona eman zuten Nafarroako Irristaketa Zirkuituko Txapelketan

Asteburuan Nafarroako Irristaketa Zirkuituko Txapelketa jokatu zen Antoniuttin. Sakana Irristaketa Taldeko haurren mailako Ander Chamorro eta kimuen mailako Ana Rita Correira eta Anne Lapuente ongi aritu ziren eta maiatzaren 23an eta 24an Gijonen jokatuko den Espainiako Irristaketa Zirkuituko Txapelketarako sailkatu ziren.