Sakana Expovacacionesen

Guaixe 2015ko mai. 14a, 14:22

Bilboko erakustazokak asteburuan Expovacaciones turismoko nazioarteko azoka hartu zuen. Bisitariei euren udako oporrak antolatzeko informazioa eta aholkuak ematea zuen xede nagusitzat azokak. Sektoreko berrikuntzak, azken ibilbide eta jomugak eta aisialdirako eta denbora librerako aukerak eskaintzen zituzten standen artean sakandarren berri ematen zuena zegoen. Bidelagun elkarteko kideak egon ziren Sakanako altxorrak ezagutarazten.