Gaurkoa nekazarien eguna

Guaixe 2015ko mai. 15a, 08:47

San Isidro eguna edo nekazarien eguna dela eta makina bat arakildarren topaleku bihurtuko da Egiarretako Itxasperri ermita erromanikoa. Gaur eguerdian meza izanen da. Elizkizunaren Arakilgo soro eta larreak bedeinkatuko dira ermita atetik. Bukatzeko, elkartutako guztiei otamena eskainiko die udalak. Arbizun, bestalde, arratsaldean plazan, auzatea izanen da. Afaltzera ere hainbat elkartuko dira.