Hekimen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko bileren segida bihar

Guaixe 2015ko mai. 14a, 20:09

Apirilaren 28an hasi zuten bilera erronda Hekimen euskal hedabideen elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Euskarazko hedabideen finantzazio publikoa eraginkorrago bihurtzeko neurriez hitz egin zuten aurreneko bileran. Bihar segida izanen du bilera errondak. Alberto Barandiaranek, Hekimen-eko ordezkaria eman dizkigu azalpenak.