Francisco Codon laugarrena Iratin

Guaixe 2015ko mai. 18a, 12:17

Iratiko maratoi erdian laugarrena sailkatu zen irurtzundarra eta hamaikagarrena Juanjo Armendariz irintarra

Iratiko maratoi erdia (21,2 km)
1.Celestino Aranguren: 1:52:52
4.Francisco Codon: 1:58:50
11.Juanjo Armendariz: 2:07:14
30.Xabier Zabalza: 2:23:36
125.Juan Carlos Cano: 2:54:45
128.Jon Perez de Villarreal: 2:55:58

Igandean Iratiko maratoi erdia jokatu zen (21,2 km eta 987 m). 161 korrikalariren artean Celestino Aranguren (1:52:52) eta Maria Irigoien (2:31:16) izan ziren azkarrenak. Francisco Codon irurtzundarra laugarrena sailkatu zen (1:58:50) eta Juanjo Armendariz irintarra hamaikagarrena (2:07:14). Gainontzeko sakandarrek ere lan polita egin zuten.

Julen Paniagua hamaikagarrena Kontrabandistetan
Larunbatean Kontrabandisten Lasterketa jokatu zen Urdazubi-Urdaxen (15 km). Mikel Beunza (1:09:55) eta Sara Peña (1:23:43) izan ziren azkarrenak. Tartean, Julen Paniagua urdiaindarra 11.a sailkatu zen (1:17:46) eta Juan Pedro Ariz 46.a (1:33:58).

Oroz II. Goizutrailen
Larunbatean II. Goizutrail mendi lasterketa jokatu zen. Bi aukera zeuden: 25 km-ko proba eta 10 km-koa. Proba luzean Endika Gartzia (2:11:51) eta Laida Elizegi (2:54:00) nagusitu ziren. David Oroz 89.a sailkatu zen (3:12:46).