Birziklatze tailerreko irakaslea behar da

Guaixe 2015ko mai. 18a, 15:43

Hondakinen kudeaketa integralerako enplegu eskola tailerrerako irakaslea kontratatzeko deialdia egin du Sakanako Mankomunitateak. Hiri hondakinak eta hondakin industrialak birziklatzearen inguruko eskolak emanen ditu irakasleak. Sei hilabeterako kontratua izanen du, lanaldi osoan. Mank-ek ezinbesteko baldintzatzat jo ditu irakaskuntza eskumena izatea eta euskara jakitea (C1, EGA edo baliokidea), bestela maila froga pasa beharko du. Interesa dutenek euren curriculuma ealsasua@navarra.es helbidera bidali beharko dute. Mezuaren gaian Oferta F1183 jarri beharko dute. Bestela, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Altsasun duen bulegora eraman dezakete.