EH Bildutik salatu dutenez, “Hauteskunde Batzorde ezberdinek boto-txartelak behin-betiko onartzeko oztopoak baino ez dituzte jarri eta erabaki horiek banaketa prozesu osoa atzeratu du”. Posta bidezko boto txartelak hainbat tokitan ez direla ailegatzen gaineratu du koalizioak. “Argi dugu aldaketa Nafarroan abian jartzeko behar beharrezkoak diren bozak ekidin nahi dituztela”. Hori ekiditeko “EH Bilduren boto-txartelak etxe guztietan egon daitezen, auzolana antolatu dugu. Herriz herri, auzoz auzo, atariz atari eta etxez etxe antolatzen ari gara auzolan hau”. Herritarrak nor bere herrian auzolan horretan parte hartzera deitu du koalizioak.