Egiarreta eta Zaldua Elomendiko txapeldun!

Guaixe 2015ko mai. 19a, 09:41
Egiarreta

Elomendiko Futbol Txapelketako A mailako txapelduna Egiarreta izan da eta B mailakoa Zaldua

Despeditu da Elomendiko Futbol Txapelketako 2014-2015 denboraldia. A multzoa osatzen duten 10 taldeen artean Egiarreta izan da txapelduna (52 puntu) eta Bar Poukas txapeldunordea (41 puntu). Kiroltasun saria Bidezarrek jaso du. B multzoko 9 taldeen artean Arakilgo Zalduak irabazi du (38 puntu), Modernillo (37 puntu) taldearen aurretik. Hortaz, Elomendiko Txapelketa bertan lehiatu diren bi talde sakandarrek irabazi dute. Zorionak!