Irakasleak lehen sorospenetan trebatzen

Guaixe 2015ko mai. 19a, 12:08

Asteazkenean, 16:00etan, Irurtzungo Atakondoa ikastetxean

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak irakasleendako lehen sorospenen ikastaroa edo oinarrizko bizi euskarri ikastaroa antolatu du bihar, asteazkenean, 16:00etatik aurrera Irurtzungo Atakondoa ikastetxean. Ikastaroa Sakanako ikastetxeetako irakasleei eta hezkuntza proiektuan parte hartzen duten guztiei zuzendua dago. DYA-k eskainiko du ikastaroa, gazteleraz, eta teoria eta praktika uztartuko dituzte.
Irailean Etxarri Aranatz edo Altsasu aldean eskainiko da aipatu ikastaroa.

Izena emateko
Interesatuek Mank-eko kirol zerbitzuan eman beharko dute izena (948 464 866).