Eskaladan murgiltzen

Guaixe 2015ko mai. 19a, 16:01

Sakanako Mankomunitateak asteburuan eskalada hastapeneko ikastaroa antolatu zuen. 8 eta 10 urte arteko 6 haurrek eman zuten izena. Larunbatean Rocopolisen eta igandean Lizarraldeko San Fausto eskolako Pikutxis sektorean aritu ziren eskaladan murgiltzen, Ion Gurutz Lazkoz irakaslearen begiradapean. Hark oinarrizko eskaladako ezaguerak erakutsi zizkien eta neska-mutikoendako esperientzia bikaina izan zen.