Igandekoak ez dira hauteskunde arrunt batzuk izango: aldaketa sakonaren aldeko hauteskundeak izanen dira. Garai berri bati ateak eta leihoak irekitzeko garaia. UPN eta PSN beraien besaulkietatik kanporatzeko garaia!
PODEMOS-AHAL DUGUn urtebete daramagu beste politika bat egiteko proposamena jorratzen eta jendearen jabekuntzarako tresna den esparru zabal eta anitza eratzen. Herritarron partaidetzara irekitako espazio gisa sortutako mugimendua gara eta erabakiak herritarren partaidetza, gardentasuna eta jendearen azken hitza kontuan hartuz adosten ditugu.
Nafarroan aldaketa soziala gidatzeko helburua dugu. Halaber, ustelkeriak puskatutako erakundeenganako konfiantza berreskuratzeko konpromisoa daukagu, elkarbizitzan eta integrazioan, pertsonekiko errespetuan eta oinarrizko zerbitzuen horniduran oinarritua (ura, argia, janaria, arropa, berogailua, etxebizitza eta kultura). Hau da, denon artean beste jendarte eredu bat eraiki behar dugu.
Gure aniztasunarekiko eta sinesmenekiko errespetutik elkarrekin bizi gaitezke eta gure kulturaz eta hizkuntzaz harro egon behar dugu munduan bakarrak direlako. Horregatik, zabaltzen eta defendatzen dugun proposamena oso argia da: pertsonei boterea ematea, Gobernuaren ekintzei gardentasuna ematea eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala bermatzea.
“Amets egiteko adorerik ez duenak ez dauka borrokarako indarrik” oihukatu genuen… eta gu, ameslari ausartak izan ginelako, gaur PODEMOS-AHAL DUGU inoiz baino posibleagoa dela erakutsiko dugu.