Igandean hautetsontziak irekiko dira nafarrondako funtsezkoak diren hauteskunde batzuetan. Egun, eskuina hainbeste urtez agintean egonda, murrizketa sozialak eta aldi berean diru-xahuketa hondagarriak izan ondoren eta gehiengoaren kontrako politikak gauzatu eta gero, posible da aldaketa politikoa. Aldaketa bat jendearengan eta jendearen alde, aldaketa fidagarri eta iraunkor bat, gutxi batzuen pribilegioen alde lan egin beharrean, honako lehentasun hauek izanen dituena: langabeziaren, desberdinkeriaren eta pobreziaren kontrako lana egitea eta elkarbizitza eta gehiengo soziala defendatzea. Nafarroan erabakitako aldaketa bat, lurralde honendako baita.
UPNren gobernuak porrot egin du, baita alderdi-bitasunak ere. Aro soziala heldu da, enplegu, justizia sozial eta aukera-berdintasun gehiago ekarriko duen garaia.
Elkarbizitza plurala posible da, eta Izquierda-Ezkerra da horren erakusgarri. Parlamentuan erakutsi dugu lan egiteko eta adostasunak lortzeko gaitasuna, ideia desberdinak batzen jakin baitugu krisiaren biktimak defendatzeari begira. I-Ek bere koherentzia eta proposamenak jartzen ditu berme gisa, egiten duguna garelako eta esaten duguna egiten dugulako.
Nafarroak aro berri bat zabaldu behar du, pertsonak eta haien arazoak erabateko lehentasun bilakatuta, eta, horretarako, ezinbestekoa da ezkerreko gizon-emakumeen protagonismoa eta mobilizazio masiboa. Nafarroan, eman botoa aldaketa plural eta ezkertiarraren aukera fidagarrienaren alde, eman botoa Izquierda-Ezkerraren alde.