XI. Aitzkozar herri krosa ate joka

Guaixe 2015ko mai. 21a, 13:35

Maiatzaren 30ean jokatuko da, Iturmendin, eta izena ematea zabalik dago www.dantzalekusakana.com web gunean

Aurten Iturmenditik abiatuko da XI. Aitzkozar herri lasterketa. Maiatzaren 30ean izanen da. 17:00etatik aurrera txikien probak jokatuko dira eta 18:30ean proba nagusia (8,1 km). Izena ematea zabalik dago, www.dantzalekusakana.com web gunean (helduek 5 euro, haurrek dohainik). Nahi duenak ere ondoko telefonoetara hots egin dezake: 948 562 034 eta 606 398 802.


Ziordiko lasterketarako ere
Ekainaren 7an jokatuko da Ziordiko II. Herri Krosa. Izena ematea zabalik dago, www.dantzalekusakana.com web gunean. Izena ematea dohainik da, baina antolakuntzak Paris 365 jantoki sozialerako jaki bilketa eginen du. Helduei 2 elikagai kilo emateko proposamena egin zaie, eta haurrei kilo bat emateko gonbitea.