Andra Mari hirugarrena Nafarroako Sokatira Txapelketan

Guaixe 2015ko mai. 21a, 12:01

Kadete mailan hirugarrena sailkatu zen Etxarriko ikastolako taldea

Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketako laugarren eta azken jardunaldia jokatu zen larunbatean Etxarri Aranazko pilotalekuan, giro bikainean. Zehazki, gizonezkoen 300 kiloko bigarren jardunaldia jokatu zuten Beti-Gaztek, Berriozarrek, Amaiur A-k, Amaiur B-k eta Kaskalluetak, emakumezkoen 235 kiloko bigarren jardunaldia Berriozarrek, Txantreak eta Kaskalluetak, eta kadeteen 280 kiloko laugarren jardunaldia 7 taldek: Berriozar A-k, Ultzama A-k, Andra Marik, Araxesek, Iñigo Aritzak, Berriozar B-k eta Ultzama B-k. Ondoren, kategoria bakoitzeko lehen bi sailkatuen arteko finalak jokatu ziren.

Gizonezkoen 300 kilotan Beti Gazte izan zen txapelduna, Amaiurren eta Berriozarren aurrean. Emakumezkoen 235 kilokoan Berriozar izan zen txapelduna, Txantrearen eta Kaskalluetaren aurretik eta kadeteetan Berriozar gailendu zen, Ultzamaren eta Andra Mariren aurretik.