Sakanako Mintzakide programan ari direnak heldu den asterako plana proposatu dute: garai bateko baserria eta garai bateko bizimodua ezagutzea. Sakandar euskaldunei luzatu digute txangora joateko gonbitea: “lagunekin, familiarekin, euskaltegiko lagunekin… Helburua, egun politaz gozatzea, euskaraz”. Sakanako mintzakideekin batera Lizarra eta Larraun aldekoak joatera animatu dira dagoeneko.
Programa
Euskara jakin baina hitz egiteko erraztasuna ez duten pertsonak eta euskaraz ederki moldatzen den beste batekin batzen ditu Mintzakidek. Lauzpabosteko talde txikitan. Astean ordu batez euskaraz hitz egiteko hitzordua jartzen dute, dela paseatzen, kafea hartzen, mendira buelta egiten… Jakin bai baina aritzen ez diren horiek euskaraz hitz egiteko trebetasuna hartzea da helburua. Euskaltegiko ikasleak, euskara galdu eta berreskuratzen ari direnak… horiek ari dira Mintzakide programaren bidez mihia askatzen. Sakanak sei talde eta 52 mintzakide daude.
Sakanako eskaintza
Irurtzun
Ostegunetan, 17:30ean, Iratxon
Ostiraletan, 17:10ean, Pikuxarren
Lakuntza
Astearteetan, 18:15ean, Ogiberri kafetegian
Etxarri Aranatz
Ostiraletan, 15:00etan, estalopean eta geroago Xapatero tabernan
Altsasu
Astearteetan, 10:00etan, Akeitan
Ostegunetan, 17:00etan, Koxkan
Olatzagutia
Astearteetan, 15:30ean, kiroldegiko tabernan