Liga despedituta: Etxarri txapelduna eta Altsasu hamargarrena

Guaixe 2015ko mai. 25a, 10:12
Etxarri ligako txapelduna preferentera igo da.

Etxarri preferentera igo da eta bertan ariko da Lagun Artearekin. Altsasu erregional mailako talde sakandar bakarra izango da

Despeditu da erregional mailako txapelketa. Etxarri Aranatz liderrak 2-3 galdu zuen azken jardunaldian Lezkairuren kontra. Lezkairuk igoera fasean sailkatzea zuen jokoan, eta hasieratik lehia bizian hasi zen. Partida nahiko eroa izan zen hasieran, eta 20. Minutuan falta baten jaurtiketaren ondoren Urrestarazuk Etxarri aurreratu zuen. Lezkairuk berdindu egin zuen, penalty bati esker. Etxarrik aukera gehiago izan zituen, baina atsedenaldira banakako berdinketarekin joan ziren bi taldeak. Bigarren zatian Xabatek 2-1 aurreratu zuen Etxarri, baina Lezkairuk ongi erantzun zuen eta bina berdintzea eta partida bukaeran garaipenaren gola sartzea lortu zuen, 2-3 irabazita.

Bestalde, Iruñean Universidad de Navarrak 5 eta 0 hartu zuen menpean Altsasu. Unibertsitatekoek dominatu zuten jokoa eta partida hasi eta ordu erdira iritsi zen euren lehen gola. Atsedenaldia eta gero joerak berdin jarraitu zuen eta beste hiru gol sartu zituzten OPUS-ekoek. Altsasuk ezer gutxi egin zuen.

Etxarri Aranatz dugu erregional mailako 4. Multzoko liderra (77 puntu). 8 puntu atera dizkio Arrotxapeari. Etxarri Aranatz, Arrotxapea, Burlades, Aurrera eta Berriozar preferente mailara igo dira. Han zain izango dute Lakuntzako Lagun Artea. Aldiz, Altsasu 10.a sailkatu da (42 puntu) eta hurrengo denboraldian erregional mailan jarraituko du, talde sakandar bakarra izango da erregionalean.