Gorka Santesteban bederatzigarrena II. Hiru Mendi Trailean

Guaixe 2015ko mai. 25a, 12:37
Gorka Santesteban.

Maite Beregaña hirugarren emakumea izan zen eta Izaskun Beunza bigarren emakumea proba laburrean

Sakandarrak II. Hiru Mendi Trailen
27 km
1.Imanol Goñi: 2:05:26
9.Gorka Santesteban: 2:17:10
18.Fidel Jimenez: 2:22:53
20.Joxeja Maiza: 2:23:17
27.Juanjo Armendariz: 2:25:53
63.Fran Araña: 2:38:04
79.Maite Beregaña: 2:43:37
82.Mikel Satrustegi: 2:43:48
148.Gorka Arratibel: 3:00:38

12 km
1.Dabid Garcia: 52:00
13.Alatz Agirre: 58:58
29.Iñigo Urteaga: 1:03:32
31.Julen Paniagua: 1:03:55
36.Luis Areta: 1:04:47
38.Joni Araña: 1:05:00
40.Francisco Codon: 1:05:24
41.Mikel Rubio: 1:05:24
52.Xabier Zabaltza: 1:06:20
56.David Mutilba: 1:07:17
65.Izaskun Beunza: 1:08:16
87.Iñaki Rubio: 1:11:34
99.Fernando Mazkiaran: 1:13:25
105.Asier Leiza: 1:13:39
225.Haizea Ramirez de Alda: 1:26:42
226.Unai Razkin: 1:26:49
265.Marijo Arza: 1:43:32

Aspaldiko kontua da mendi lasterketek geroz eta zale gehiago dituztela gurean eta hori ere argi geratu zen larunbatean Atarrabian. II. Hiru Mendi Trail mendi lasterketa jokatu zen, eta mendi korrikalariek bi aukera zituzten: 27 km-ko lasterketa edo 12 km-koa osatzea.Guztira 479 korrikalari lehiatu ziren. 213 korrikalarik osatu zuten proba luzea, 8 sakandarrek tartean, eta 266 korrikalarik 12 km-koa, 16 sakandarrek tartean. Guztira 24 sakandar aritu ziren eta primerako maila eman zuten.

Santesteban bederatzigarrena eta Beregaña hirugarren emakumea
Faboritoek ez zuten huts egin. Proba luzea, 27 km-koa, Imanol Goñik irabazi zuen. Eako korrikalariak 2 ordu pasa behar izan zituen proba osatzeko (2:05:26). Emakumezkoetan Laura Sola gailendu zen (2:25:22). Gorka Santesteban etxarrendarra bederatzigarrena iritsi zen helmugara, primerako lana burutu ondoren (2:17:10. Aipatzekoa da Maite Beregaña korrikalari uhartearra 79.a iritsi zela helmugara (2:43:37), hirugarren emakumea.

Izaskun Beunza bigarren emakumea laburrean
Proba motzean Dabid Garcia durangarra (52:00) eta Uxue Loizu (1:05:47) gailendu ziren. Alatz Agirre arbizuarra izan zen lehen sakandarra, helmugara 13. postuan iritsi eta gero (58:58). Izaskun Beunza olaztiarra 65.a iritsi zen (1:08:16), probako bigarren emakumea.

Lakuntza-Aralar mendi lasterketan izena ematea zabalik
Zabalarte elkarteak XII. Lakuntza-Aralar mendi lasterketa antolatu du ekainaren 14rako, Lakuntzatik 9:30ean abiatuko den lasterketa. 24,7 km eta 1.154 metroko desnibel positiboko proba ederra da Lakuntzakoa, Aralar mendiko paraje bikainetan –Guardetxe, Mugerdi, Belokiko lepoa, Unako putzua, Irumugarrieta, Pagomari– gauzatzen dena.

Izena ematea zabalik dago ekainaren 12ra arte, www.lakuntza-aralar.com web gunearen bitartez. Federatuek 15 euro eta federatu gabekoak 20 euro ordaindu beharko dituzte.