Olatz Azazetaren Saltoki seigarrena Errege Kopan

Guaixe 2015ko mai. 25a, 13:49
Olatz Azazeta taldekideekin.

Marina D´Orren Espainiako Eskola mailako kluben Triatloi Txapelketa jokatu zen eta Olatz Azazeta seigarrena izan zen Errege Kopako taldekako txapelketan

Maiatzaren 16an o eskola mailako kluben arteko Espainiako Triatloi Txapelketa jokatu zen Oropesa del Marren, Marina D´Orren. Tartean, Errege Kopa jokatu zen, taldeka. Emakumezkoetan 16 talde lehiatu ziren, 204 guztira, eta 750 m igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrikan egin behar izan zituzten. Tripuçol taldeko emakumeak, maria eta Ana Rubio, Ainhoa Collado eta Sara Alemany, izan ziren azkarrenak (24:06). Saltoki-Trikideak taldeko emakumeak seigarrenak sailkatu ziren (27:43). Tartean zegoen Olatz Azazeta Pelaez altsasuarra, eta berarekin batera Amaia Navarro, Laura Aparicio eta Nerea Berasategi. Beste behin, maila bikaina eman zuen Azazetak.

Maizatarrak Hondarribin: Iñigo 133.a eta Juan Luis 146.a
Larunbatean Hondarribiko VII. Sprint Triatloia jokatu zen, sprint distantzian (750 m igerian, 21,7 km bizikletan eta 5 km korrikan). 348 triatleta iritsi ziren helmugara, Ander Okamika (1:10:57) eta Tamsyn Moana-Veale (1:19:41) buru zirela. Maiza aita-semeak aritu ziren proban. Iñigo Maiza 133.a iritsi zen (1:26:17) eta Juan Luis Maiza 146.a (1:27:26).
Larunbatean Antsoaingo Triatloia jokatuko da eta tartean sakandarrak ariko dira.