Arakilgo bederatzi eta Ergoienako hiruak osatzean, Sakanako 15 kontzejuetatik 12 berritu ziren igandean. Errotzen, Zuhatzun eta Lizarragabengoan sei hilabete barru kontzejua osatzeko aukera berria izanen dute. 48 pertsonek hartu dituzte euren herrietan ardurak. Haietatik 37 gizonezkoak dira eta 11 emakumezkoak. Soilik Ihabargo eta Dorraoko kontzejuetan daude emakumezko gehiago gizonezkoak baino.