Doinu beroak presoen abokatuen kontrako sarekadak salatzeko

Guaixe 2015ko mai. 31a, 12:54

Tximeleta taldeak kantu berri baten bidez Euskal Preso Politikoen Kolektiboko abokatuen kontrako Jaque Mate Pastor operatiboa salatu du. Xake mater kantuko hitzak Joseba Beltza bertsolariak idatzi ditu, eta Tximeletak doinu dantzagarriekin jantzi ditu. Horretaz aparte, Joseba Beramendik, Expraik, komikia egin du, bideokliparen oinarri ere badena.