Errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntza deialdia

Guaixe 2015ko mai. 28a, 17:34

Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntza onartu du. Errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialen errotulazioa da deialdi honen bitartez diruz lagunduko diren euskarriak. Xede hauetarako, 500 euro erabiliko dira Euskara Zerbitzuko 2015eko ekitaldiko aurrekontuetatik. Eskabideak abenduaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dira Sakanako Mankomunitateko erregistroan.

Euskara hutsean idatzita dagoen errotulua jartzen duenari gastuaren % 50 ordainduko zaio. Gehienez 500 euro emanen zaizkio. Euskaraz eta erdaraz idatzita dagoen errotulua jartzen duenari % 25 ordainduko zaio. Gehienez ere 250 euro. Betiere elebitasun pizgarriaren irizpidea erabili beharko du, alegia euskarazko testuak —tamainarengatik, tokiarengatik edo azpimarratuta egoteagatik—  lehentasuna izanen du.

Aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena, behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean, betiere diru-laguntzek deialdiari esleitu zaion diru-kopurua baino gehiago jotzen badute.