Sakandarrak #erronkarakoprest

Guaixe 2015ko mai. 28a, 18:42
Etxarriar batek baino gehiago bat egin du MUren erronkarekin.

Pakistango Hushe ibarreko biztanleen bizi kalitatea hobetzeko lan egiten du Baltistan Fundazioak. Mondragon Unibertsitatearekin batera #erronkarakoprest ekimena sortu du. Haren helburua Husheko 100 neskek eskolaratzeko aukera izatea eta bi irakaslek prestakuntza ikastaro bat jasotzea.

Erronka iraila bitartean Instagram edo Twitter bidez 8.035 argazki lortzea da. #erronkarakoprest traola erabili behar da haiek zabaltzeko. Guztietan Mondragon Unibertsitatearen logotipoa agertu beharko da. Mila argazki lortzen diren bakoitzeko unibertsitateak dozena bat neskei beka ematen die. Dagoeneko 36 banatu ditu.