Lau alkatek segituko dute

Guaixe 2015ko mai. 28a, 21:54

Aurreko legegintzaldian udal aginte makila izan duten pertsona berek helduko diote alkate ardura horri legegintzaldi berrian: Ruben Goñi Urroz Arakilen; Pello Betelu Ganboa Arruazun, Bitoriano Gabirondo Lanz Iturmendin eta Gurutze Rodriguez Armendariz Olatzagutian. Duela lau urte bi besterik ez ziren izan: Txiki Iriarte Vitoria, Irurtzunen eta Jesus Maria Arrese Galbete, Ziordin.