Jaki bilketa, gaur eta bihar

Guaixe 2015ko mai. 29a, 08:05

Nafarroako Elikagai Bankua elikagaiaz hornitzea da helburua, haiek behar gehien duten pertsonen artean banatzeko

Premia larria duten pertsonen artean banatuko dituen jakiak bildu nahi ditu gaur eta bihar Nafarroako Elikagai Bankuak. Olioa, arrain, haragi- eta barazki-kontserbak, lekaleak, gailetak eta kakao disolbagarria eskatu ditu, baita jakiak prestatzeko energia kontsumo handia eskatzen ez duten jakiak ematea ere, energia-pobreziak jakiak prestatzeko diru handirik uzten ez diolako jende askori. Gaur eta bihar boluntarioak denda handietako ateetan izanen dira jakiak biltzen. Herrietan, berriz, aurreko aldietako bilketa puntuak zabalduko dira.