Santa Marinan hitzordua

Guaixe 2015ko mai. 29a, 12:35

Trinitate ospakizunak direla eta, igandean bakaikuarrek eta iturmendiarrek Urbasa gainean dute hitzordua. Aurten Iturmendiri dagokio festaren antolakuntza. 10:00etan botako dute mendira joateko deia egiten duten etxajua. Eguerdian auzatea izanen da Iñaki Bizkai akordeoilariak alaituta, eta 12:30ean meza. 14:30ak aldera guztiak mahaiaren bueltan bazkaltzera eseriko dira. Trinitateko plazan dantzaldia izanen dute, 18:00ak aldera herriko bidea hartu aurretik. 19:00etan San Pedro ermitaren inguruan merendua hartuko dute Iturmendiko plazan Iñaki Bizkaik eskainiko duen dantzaldirako sasoi betean iristeko. 20:00etatik 23:00etara izanen da dantzaldia.