Agirreren eta Beunzaren Aitzkozar

Guaixe 2015ko eka. 2a, 08:53

Irabazleen talde argazkia.

Guztira 164 korrikalari aritu ziren Iturmendi abiapuntu eta helmuga zuen XI. Aitzkozar herri krosean. Sergio Garcia de Eulate eta Izaskun Beunza izan ziren lehen sakandarrak

Sakandarrak XI. Aitzkozar Herri Krosean
Juniorrak
Gizonak
1.Iñigo Maiza: 14:33
2.Haritz Berrocal: 15:16
3.Oihan Artola: 15:41
4.Jon Lanz: 15:55
5.Joseba Galarza: 16:52
6.Daniel Mateos: 17:42
7.Iradi Galarza: 18:00
9.Josu Etxabarri: 19:39
10.Iñigo Galarza: 39:20
Emakumeak
1.Haizea Salanueba: 18:33
2.Aroa Arteaga: 19:39
3.Andrea Ganboa: 25:19

Beteranoak
Gizonak
1.Oscar Primo: 27:34
3.Raul Audikana: 29:19
4.Juan Luis Maiza: 30:14
5.Fco. Javier Gomez: 30:37
7.Alberto Razkin: 1:37
8.Jon Iñaki Araña: 32:28
9.Juan Carlos Gomez: 33:26
10.Jose Mari Igoa: 33:26
11.Santi Agirre: 34:39
12.David Trevejo: 35:01
15.Josu Ducar: 36:01
17.Juan Pedro Ariz: 36:52
18.Aingeru Azazeta: 37:21
23.Gotzon Auzmendi: 39:43
25.Jose Luis Mateos: 41:23
27.Jose Mari Mercero: 41:48
29.Eusebio Vinagre: 42:06
30.Raul Mendoza: 42:12
32.Jose Mari Larraza: 44:48
Emakumeak
1.Erkuden San Martin: 37:43
3.Mari Gwen Davies: 40:10
4.Ginesa Lopez: 40:10
5.Silvia Perez: 42:12
6.Isabel Pozueta: 43:26
7.Mertxe Goñi: 55:21

Nagusiak
Gizonak
1.Ander Agirre: 27:24
2.Sergio Garcia de Eulate: 29:10
4.Ivan Gonzalez: 29:33
5.Javier Borrega: 29:39
7.Eukeni Goikoetxea: 30:04
9.Adur Senar: 30:32
12.Isidro Asurabarrena: 31:09
13.Julen Paniagua: 31:22
15.Gorka Garcia de Eulate: 32:07
16.Fran Araña: 32:11
17.Egoitz Aldaz: 32:42
18.Iker Grados: 32,50
21.Urko Agirre: 34:11
23.Iñaki Alvaro: 34:20
24.Ruben Mendieta: 34:28
27.Eneko Lopez: 36:28
27.Eneko Lopez: 36:28
29.Javi Galarza: 36:50
30.Mikel Luis: 37:00
32.Aner Galarza: 37:50
33.Alain Gabirondo: 38:50
35.Ismael Lopez de Goikoetxea: 39:52
38.Kepa Paniagua: 41:00
40.Iñaki Urteaga: 52:22
Emakumeak
1.Izaskun Beunza: 34:33
2.Haizea Ramirez de Alda: 37:14
4.Eki Galartza: 48:28

*Oharra: Sailkapena egiterakoan antolakuntzak beteranoak eta nagusiak banatu ditu.

Giro bikainean jokatu zen Iturmendiko Aitzkozar elkarteak eta Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteak Dantzaleku Sakana klubaren laguntzarekin antolatutako XI. Aitzkozar herri krosa. Aurten lasterketak Iturmendi zuen abiapuntua eta helmuga. Lehenik eta behin kategoria txikiko probak jokatu ziren eta gero proba nagusia. Guztira 164 korrikalari lehiatu ziren, 104 proba nagusian.

Proba nagusian Iturmendi eta Bakaiku artean prestatutako zirkuituari bi buelta eman behar izan zizkioten korrikalariek, 8.100 metro osatuz. Juniorrek, aldiz, buelta bat eman behar izan zioten zirkuitu gorabeheratsuari. Iñigo Maiza etxarriarra (14:33) eta Haizea Salanueba iturmendiarra (18:33) gailendu ziren junior mailan. Helduen proban, aldiz, Ander Agirre bergararra bakarrik iritsi zen helmugara, Ilunberriko Oscar Primori 10 segundo (27:34) eta Cesar Sanz aguraindarrari minutu luzea aterata (27:34). Sergio Garcia de Eulate altsasuarra laugarrena iritsi zen helmugara (29:10) eta probako lehen sakandarra izan zen.
Emakumezkoetan Izaskun Beunza olaztiarrak ez zuen areriorik izan (34:33) eta ia 3 minutuko aldea atera zion Haizea Ramirez de Alda altsasuarrari (37:14). Erkuden San Martin etxarriarrak osatu zuen podiuma (37:14).

Bukaeran auzate ederraz gozatu zuten korrikalariek. Aitzkozar krosak Sakanako XII. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Saria mustu zuen, koparako baliagarria den lehendabiziko proba izan zen Iturmendin jokatutakoa.

Kategoria txikiak
60 neska-mutiko lehiatu ziren Aitzkozar kroseko kategoria txikietako lasterketetan. Aurrebenjaminetan Ander Arteaga eta Helene Andueza gailendu ziren, benjaminetan Iker Caño eta Maren Gorrotxategi, kimuetan Oier Puyol eta Vernica Calvo, haurren mailan Aimar Agirre eta Eider Vicente eta kadeteetan Fermin Azkargorta eta Amaia Vicente.