Txangoa, euskaraz aritzeko

Guaixe 2015ko eka. 2a, 09:25

Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museorako bisitan mintzakideak eta haien senideak joan ziren larunbatean. 25 guztira. Museoa bisitatu ondoren baserria bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Goiza pasata, bazkaltzeko garaia zen eta Ordiziako merendero batera joan ziren denak. Euskaraz mihia askatzen laguntzea du helburua Mintzakide programak; ongi pasatuz. Larunbatean ederki bete zuen bere zeregina. Familiak ere euskarazko giroan sartu ziren eta denek hitz egin zuten.

Larunbateko txangoaren esperientzia onak utzitako zaporeak halako irteera gehiago ekarriko dituela dirudi. “ikasten ari den jendeari euskaraz askatzeko aukera ematen zaiolako. Eta familian hizkuntza murgiltzea ematen delako”, azaldu digu Edurne Ruiz Iragik, Mintzakide programako arduradunak.