Igandean II. Jaurrietako BTT Trofeoa jokatu zen, aldi berean Nafarroako BTT txapelketa zena. Lasterketan Ermuko T.E. taldeko Aitor Hernandez izan zen jaun eta jabe (1:31:35). Minutu eta erdiko aldea atera zion Conor-Saltoki-Berriainz taldeko Diego Laltasari (1:34:21). Pedalier taldeko Mikel Otxoa izurdiagarra 19.a sailkatu zen, 23 urtez azpiko bosgarrena (1:48:14) eta Conor-Saltoki-Berriainz taldeko Mikel Irigoien uhartearra 27.a (1:40:39), 23 urtez azpiko 10.a.