Garikoitz Flores laugarrena Aiako igoeran

Guaixe 2015ko eka. 3a, 09:28

Garikoitz Flores, Urbasan.

Aurten autoa estreinatu duten Garikoitz Goñi etxeberriarra 27.a sailkatu zen

Larunbatean jokatu zen 8. Aiako igoera. 50 ibilgailu inguruk hartu zuten parte, eta entrenamendua eta hiru igoera ofizialak kontuan hartuta, Aitor Zabaleta (Lola) izan zen azkarrena: 1:54.171. Garikoitz Flores lakuntzarrak lan polita egin zuen eta laugarrena sailkatu zen BRC 05EVO bere barketarekin (2:01.378). 

Bestalde, Garikoitz Goñi pilotu etxeberriarra 27.a sailkatu zen. Bere betiko Renault 11 alde batera utzi eta aurten ibilgailu berria du Goñik, Renault Meganea. Goñi Motorsport Racing taldeko etxeberriarrak bi minutu pasa behar izan zituen Aian (2:22.803).