45 unibertsitaterako sartze probetan

Guaixe 2015ko eka. 3a, 09:22

Gaur hasi eta ostirala bitartean Nafarroako 2.880 ikaslek unibertsitatean sartzeko probak, selektibitatea, eginen dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Iruñeko Biurdana institutuan D ereduan ikasten ari diren Arakil aldeko 3 ikasleekin batera Altsasun dagoen Aralarko Mikel Donea institutuko D ereduko 37 ikasle eta A ereduko bost joanen dira. Guztira 45. Bakarren batek bigarren deialdia behar izanez gero, selektibitatearen bigarren deialdia hilaren 24 eta 26 artean eginen da.

Ikasleek gaur Gaztelania eta Literaturako, Espainiako Historia edo Filosofiaren Historiako eta atzerriko hizkuntzako azterketak eginen dituzte. Bihar, Euskal Hizkuntza eta Literatura, Biologia eta Greziera, Fisika, Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika, Musika analisia II eta Lurraren eta Ingurumenaren Zientzia, Artearen Historiako eta Latineko eta Marrazketa Teknikoko azterketan izanen dira. Etzi, despeditzeko, Matematika, Geografia, Adierazpen Teknikak, Diseinua, Kimika, Musikaren eta Dantzaren Historia, Industria Teknologia, Enpresaren Ekonomia eta Ikus-entzunezkoen Kultura, Literatura, Elektroteknia eta Marrazketa Artistikoko azterketak izanen dituzte ikasleek.