Hilaren 21ean Euskal Herriko bost hiriburutan oihalezko hautestontzi erraldoiak sortzera deitu du Gure Esku Dago. Dinamikako kideek adierazi dutenez, hautestontzi erraldoi horiek erabakitze eskubidea gauzatzeko borondatea irudikatuko du. Iruñeko hautestontzia egiteko lanak aurreratzeko Gure Esku Dago dinamikako herrietako taldeak lanak aurreratzen ari dira.
Hala, asteburuan Irurtzunen, Lakuntza eta Altsasun joste egunak antolatu dituzte. Herritarrek euren oihal zatia eskuratu eta erabakitze eskubidearen inguruko mezu anitzekin moldatu dute. Haiek elkarrekin ere josi dituzte. Haietako askok gainera, Gure Esku Dagoren kamixetak edota 21eko zezen plazako ekitaldirako sarrerak eskuratu dituzte. Azken horiek, Altsasun, ostiral arratsaldero eskuratu daitezke, plazan.