Bankua jakiz betez

Guaixe 2015eko ekainaren 3a

Ostiralean eta larunbatean makina bat sakandarrek bat egin zuten Nafarroako Jakien Bankuak deitutako Elikagaien Bilketa Handiarekin. Bankuarendako propio erositako jakiak boluntarioen esku utzi zituzten, haiek asteburuan bildutakoa jaso eta Iruñera eramateko. Han sailkatu ondoren herrietako taldeen bidez premia duten 38.000 nafarren artean banatuko dituzte asteburuan jasotako jakiak.