Begiraleendako prestakuntza ikastaroa

Guaixe 2015ko eka. 4a, 08:36

Haurtzaro eta nerabezaro tratu onaren sustapen taldeak aisialdi eta kirol begiraleei zuzendutako prestakuntza ikastaroa antolatu du. Haurtzaro eta nerabezaroko tratu onaren sustapenerako tailerra izanen da. Ikastaroa hilaren 12an, ostiralean, izanen da, Olatzagutian. Izena ematea 11ra arte dago zabalik. 948 467 662 telefono zenbakira hots egin behar dute interesatuek. Edozein herritako begiraleek eman dezakete izena. Tailerran parte hartzeagatik ziurtagiria jasoko dute.