Mank-en kontuak positiboan

Guaixe 2015ko eka. 4a, 12:22

Sakanako Mankomunitateak joan den urteko aurrekontuen likidazioa aztertu zuen ostegunean, 2014ko sarrerak eta gastuak zehaztuz. 148.893,94 euroko emaitza positiboarekin itxi zuen Mank-ek urtea. Orain gastu orokorretako diruzaintzako gerakina 228.323,57 eurokoa da. Mank-en zor bizia, berriz, 1.096.710,08 eurokoa da. Gaur egun Mank-en zorpetze maila %4,96koa da, zorpetze muga den %11,17tik 6,21 puntura.

Mank-tik jakinarazi dutenez, aurreko urtean ez bezala, aurten aurrezpen netoa positiboa 213.508,44 eurokoa da. Hori hala izateko Mank-en gastu korrontean hartu diren neurriek eragina izan dute, esaterako: aseguruen berraztertzea, kredituak, erregaiak, energia… Hala ere, Mank-etik kexu azaldu dira diruzaintzan duten hori sakandarren premiatara ezin dutelako nahi bezala bideratu. Erakundeen aurrekontuen egonkortasunaren legeak jarritako mugak salatu ditu.