AEK-ren ikasturte berrirako matrikulazio eskaintza

Guaixe 2015ko eka. 4a, 17:38

Hilaren 19a baino lehen matrikulatzen direnak deskontuak eta abantailak izanen dituzte.

Sakanako AEK-k heldu den ikasturterako matrikulazio epea zabaldu eta eskaintza berezia abian jarri du. Euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi dutenek orain izena ematen badute ikasturte berriko matrikulan %5eko deskontua izanen dute. Gainera, ordainketetan malguago ariko dira, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei. Orain matrikulatzen direnek lehentasuna izanen dute taldeak eratzerako orduan.

Informazioa
Sakanako AEKren Itsasi euskaltegian, Altsasun, Gartzia Ximenez 46an edo 948 468 258 telefono zenbakira hots eginez.