Konpost uzta jasotzeko garaia iritsi da

Guaixe 2015ko eka. 6a, 10:58

Haurrak Irurtzungo auzo-konpostagailu baten gainean eserita.

2013ko garilaz geroztik hondakin bilketa sistema berria indarrean da Sakanan. Ordutik etxean sortutako hondakin organikoak auzo-konpostagailuetara eramaten dituzten sakandarrak asko dira: 2.458 familia (udazkenean Irurtzunen 100 gehiago batu zitzaizkien). Materia organiko hori konpostean bihurtuta bueltatuko zitzaiela jakinarazi zien Sakanako Mankomunitateak. Eta hala eginen du astelehenetik aurrera. Herriz herri 2013ko konpost uzta banatuko du. Beti ere, auzo-konpostagailuak erabili dituztenen artean.

Mank-etik jakinarazi digutenez Arakil, Irañeta, Arruazu eta Ergoienan aurrerago eginen dute konpost uztaren banaketa. Daten berri auzo-konpost guneetan jarritako oharren bidez zehaztuko dute Mank-eko langileek.

Egutegia            
Herria        Lekua                  Eguna        Data            Ordua
Ziordia       Frontoi ondoan      Astelehena  Ekainak 8      11:00-13:00
Olazti         Intsumisio Plazan  Asteartea    Ekainak 9      11:00-13:00
Urdiain       Plazan                  Asteazkena Ekainak 10     11:00-13:00
Iturmendi   Plazan                  Osteguna    Ekainak 11     11:00-13:00
Bakaiku     Plazan                   Ostirala      Ekainak 12     11:00-13:00
Etxarri A.   Estalopean            Astelehena  Ekainak 15     11:00-13:00
Arbizu        Plazan                  Asteartea    Ekainak 16     11:00-13:00
Lakuntza    Plazan                  Asteazkena Ekainak 17     11:00-13:00
Uharte A.   Udaletxe ondoan   Osteguna     Ekainak 18    11:00-13:00