Gure e-postak .eus domeinura aldatu ditugu

Guaixe 2015ko eka. 5a, 09:03

Astelehenetik aurrera Bierrik fundazioko eta Guaixe astekariko e-posta helbideek .eus bukaera izanen dute.

 

Euskararen Nazioarteko Egunetik, abenduaren 3tik, Guaixe astekariaren Interneteko helbidea .eus “abizena” du: www.guaixe.eus. Ordutik Guaixe Interneteko euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen parte da. .EUS domeinua horretarako sortu baita Interneteko euskararen komunitatea kohesionatzeko. Hizkuntzaren normalizazioan lagunduko du domeinuak. Aldi berean, Interneten euskara beste hizkuntzen mailan kokatuko du domeinu berriak, euskararen herriari nazioarteko aitortza eskainiz. Horregatik, .EUS.

Interneteko aldaketa egin ondoren, orain e-postak aldatzeko garaia iritsi zaigu. Beraz, astelehenetik aurrera .eus domeinua jarri beharko du gurekin harremanetan jarri nahi duenak.

Gure e-posta berriak
Kudeatzailea: bierrik@guaixe.eus
Publizitatea: publi@guaixe.eus eta publizitatea@guaixe.eus
Argitalpen zerbitzua: argi@guaixe.eus
Zorion agurrak: zorion@guaixe.eus
Gutunak: gutunak@guaixe.eus
Kirolak: kirolak@guaixe.eus
Erredakzioa: guaixe@guaixe.eus

EUS domeinua
Haren aldeko mugimendua 2007an hasi zen. Garagarrilaren 28az geroztik 92 aitzindari dira .EUS “abizena” dutenak Interneten. Haiek dira oraingoz munduari adierazten diotenak badela komunitate bat euskaraz ari dena eta euskal kultura jorratzen duena. Bihartik nahi duen guztiak izanen du .EUS domeinua eskatzeko aukera, beti ere, PuntuEus fundazioaren irizpideak betetzen badira. Guztia behar bezala bideratzeko fundazioak protokoloa zehatza du.

Sei pauso
1. www.domeinuak.eus-en sartu.
2. Erabili nahi dugun domeinua eskuragarri dagoen egiaztatu.
3.  Erabilgarri badago, web orrian dauden erregistradore zerrendan bat aukeratu eta bere web orrira jo.
4. Erregistradore web orrian eskatutako datuak bete.
5. Erregistradorea fundazioarekin harremanetan jarriko da, domeinuak fundazioaren irizpideak betetzen dituen aztertzeko.
6. Irizpideak betez gero, fundazioak erregistradoreari web orria aktibatzeko eskatuko dio. Ordu batzuen ondoren ikusgai izanen da web orria.