Corpus egunez hiru meza Aralarren

Guaixe 2015ko eka. 5a, 10:37

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiako kideek jakinarazi dutenez, igandean, Corpus Christi egunean, aparteko elizkizunak izanen dira Aralarko santutegian. 10:00etan eta 11:00etan mezak izanen dira eta eguneko meza nagusia 12:30ean hasiko da. Hura despedituta, ohiturari segituz, santutegiaren eta Trinitate ermitaren artean prozesioa eginen da. Gainera, elizkizun bakoitzaren ondoren Aralarko aingerua gurtzeko aukera ere izanen da.

Etziko Corpus eguneko ospakizunek aparteko elizkizunak eta prozesioak ekarriko dituzte Sakanako herrietara. Uharte Arakilgo prozesioan estandarteak ikusgai izanen dira. Lakuntzan prozesioan aterako dira eta haien artean lehen jaunartzea egin duten haurrak egonen dira. Arbizun ere prozesioko ibilbidean bitan geldialdiak egiten dira, propio jarritako aldareetan. Bidean dauden etxe asko eta askotako ateak loreekin ederki asko apainduak egonen dira.