Juanjo Goikoetxea 19.a Camille Extremen

Guaixe 2015ko eka. 9a, 07:45
Fidel Jimenez 47.a sailkatu zen.

Hassan Ait Chaou eta Oihana Kortazar gailendu ziren

Igandean eta beroa nagusi zela jokatu zen XI. Camille Extreme lasterketa ezaguna Izaban. 443 mendi korrikalari zeuden izena emanda eta horietatik 356 korrikalarik despeditu zuten 31,6 km-ko proba gogorra, 2044 m +-ko desnibela zuena. Tartean, korrikalariek Ezkaurre (2.047 m) igo behar izan zuten. Azkarrenak Hassan Ait Chaou (3:05:36) eta Oihana Kortazar (3:35:36) izan ziren. Kortazarrek emakumezkoen errekorra gainditu zuen. Sakandarren artean Juanjo Goikoetxea izan zen azkarrena. Uhartearra 19.a izan zen helmugan (3:37:39) eta Iñaki Martiarena 24.a (3:40:47). Gainontzeko sakandarrek 3 ordu eta 55 minutu baino gehiago behar izan zituzten.

Sakandarrak XI. Camille Extremen (31,6 km)
1.Hassan Ait Chaou: 3:05:36
19.Juanjo Goikoetxea: 3:37:39
24.Iñaki Martiarena: 3:40:47
47.Fidel Jimenez: 3:55:26
49.Santi Galarza: 3:56:05
99.Beñat Katarain: 4:11:58
108.Mikel Iriarte: 4:14:53
113.Ibai Goñi: 4:15:51
115.Alberto Goñi: 4:16:16
130.Aitor Larraza: 4:21:07
145.Fran Araña: 4:25:15
227.David Oroz: 4:52:32
248.Mikel Satrustegi: 4:58:18
249.Joseba Satrustegi: 4:58:19
258.Fermin Zornoza: 5:01:19
317.Gorka Arratibel: 5:25:23