Kalean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia

Guaixe 2015eko ekainaren 9a

Martxotik, hiruhilabetekaria da Elhuyar aldizkaria. Orain argitaratu da azken zenbakia. Bi sexuen banaketaz harago eta Zerora bidean dira bi erreportaje nagusien izenburuak. Erreportajeez gain, albiste laburrak, elkarrizketak, iritzi-artikuluak eta CAF-Elhuyar sarietan saritutako lanak biltzen ditu.