Hegan

Guaixe 2015ko eka. 10a, 12:38

Argazkiak: Carlos AntoƱanzas.

Sakana Parapente Egunean parapentelariek ez zuten huts egin

Baiza Parapente Taldeak larunbatean antolatutako Sakana Parapente Eguna arrakastatsua izan zen, beste behin. Nahiz eta eguraldia nahiko triste esnatu, parapentelariek ez zuten etsi eta Santa Marinara igo ziren, oinez. Sakanako parapentelariei beste tokietatik etorritako hainbat lagun gehitu zitzaien, eta 100 parapentelari baino gehiagok eman zuten izena festan. Parapenterako material guztia, jakina, furgonetaz igo zuten. Eta goiko lainoari aurre eginez hasi ziren lehendabiziko hegaldiak, Santa Marinatik. Egun osoan barna zerura begiratu eta parapentelariak hegan ikusteko aukera izan zen.

Baizak Iturmendin lokala prestatu zuen, guztiek zer jan eta edan izan dezaten. Bilgune polita izan zen. Eta arratsalde gau partean festak Altsasun jarraitu zuen. Il Padrino jatetxearen ondoan Oztopo taldeak kontzertua eskaini zuen eta eguna despeditzeko afaria eta oparien zozketa izan ziren.