Aralarko kofradiaren batzarra

Guaixe 2015ko eka. 10a, 08:34

Igandeko Corpus Christiko prozesioko unea.

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren kofradiatik jakinarazi dute urteroko batzarra hilaren 21ean eginen dutela. 12:30ean izanen da, meza nagusiaren ondoren. Batzarra eta gero kofradeendako bazkaria izanen da. Hartara joan nahi duenak heldu den asteazkena baino lehen eman behar du izena.